Audience + Atom Rhumba Plateruenan
Durangoko Azoka egun hauetan martxan dagoela ez da notizia berezia. Urtero gauzatzen den euskal liburu eta diskaren azoka hau, erreferentzia bihurtu da zalantzarik gabe azken urteotan EHn. Euskal kulturaren (ez guztiaren) distribuzio eta salmenta gune garrantzitsuena izatetik aparte, ekitaldi ugari egiten dira Durangon egun hauetan, Durangoko Azokak berak antolatzen dituenak naiz beste aktore ezberdinek antolatutakoak. Guk, gaur gauean Audience eta Atom Rhumbak Plateruena Kafe Antzokian joko duten kontzertuan jarri dugu begia. Gaur egun EHn ditugun talde erakargarrienetakoak bait dira gure ustez.
Alde batetik, Atom Rhumbak diska berria atera berri du (Gargantuan Melee) pasa den Irailan eta eduki dituzten kritika onetaz gain, zuzeneko sendoa eta indartsua duen taldea dela edonork daki. Musikaren munduan eskarmentu luzea duten musikariak alegia. Bestetik, Audiencek zuzeneko 19 kanta grabatu ditu aurten Amerikanuak dokumentalaren soinu banda direlarik. Laztan askoren artetik sortu duten lana.
Gaur, astelehena, gaueko 22:30tan Plateruena Kafe Antzokian 12 euroren truke izango da. Plan hobeagorik al duzu?
by INK.
Amerikanuak
Iritsi zaigun email batean horrela diote Bidehuts zigiluko kideek:
“Audience taldeak Amerikanuak dokumentalarentzat grabatutako soinu banda argitaratuko dugu. Gernikako taldeak abestiak bereziki sortu izan ditu Donostiako 58. Zinemaldian (Zinemira atalean) estrenaituko den filmarako.
Rock, blues eta countryan oinarrituriko bidaia zenbait istorioetara.”
by INK
Bidehuts Festa
Batzutan, gauzak beste era batean egin daitezkela somatzen dugu. Eta inguru hurbileko kasu arrakastatsuak ikustea eta elkarbanatzea, pertzepzio hori indartzen laguntzen digute. Hauxe bera da Bidehuts plataformak bere sormenetik sortu izan didan sentsazioa.
Orain dela lau urte jaio zen lan-talde hau Lisabö, Inoren Ero Ni, Hotel eta Anari taldeak izan zirelarik sustatzaileak. Eta helburu sinple naiz logikoa izan du hasieratik: Bidehuts osatzen duten taldeen onurarako bitartekoak finkatzea. Hau da, haien sormen lanak kudeatzeko tresna bat sortzea, alegia. Haiek sortutako diskoak kudeatzen, egiten, grabatzen eta banatzen aritzen den lan-taldea da Bidehuts.
Gaur egun, plataforma hau osatzen duten kide kopurua haunditu egin da. Willis Drummond, Audience eta Gora Japon izan dira planteamendu honetara gehitu diren taldeak. Kalitatea eta izaera alternatiboa dira guztiek amankomunean dituzten faktoreak.
Datorren Martxoaren 31 eta Apirilaren 1ean, Bidehuts Festa antolatu dute Hondarribiko Psilocybenea aretoan. Ostiralean Gora Japon eta Anari arituko dira eta larunbatean Willis Drummond eta Audience. Azken hauek “A Shake in Calm Water” diska argitaratu berri dute Kaki Arkarazorekin batera Garate Estudioetan iaz grabatu ondoren.
Hona hemen Debolex Films Zarauzko produktorak orain dela gutxi Audience taldearen inguruan egindako ORAIN aleetako bat.



