Browsing articles in "Concerts"
Nov 20, 2009
INK

Sorkun, ahotsik bereziena

1996 urtean Kashbadek izen berberaz diska atera zuenetik, aparteko ahots berezi honetaz disfrutatzeko aukera izan dugu. Sorkun, gaur egun dugun berri onenetako bat dela esango nuke. Proiektu ezberdinetan egon da murgildua bere ibilbide artistikoan. Fermin Muguruza edo Vice Presidentesekin, diska eta kanta arrakastatsuak egin dituelarik. Eta bere ahots bakan honetaz berriz ere disfrutatzeko aukera dugu bihar Plateruena Kafe Antzokian [Durango]. Bere azken proiektua ari da zabaltzen Euskal Herriko areto ezberdinetan. Oinarri akustikoa duen emanaldia ari da aurkezten. Eta aipatzekoa da aspektu bisualari ematen dion garrantzia. Ikuslegoak elementu bisual berritzaileetaz disfrutatu ahal izango du. Epelak eta goxoak. Sorkunen ahotsa bezela.

Nov 19, 2009
INK

U2 berriz ere Donostian…

Ba bai, berriz ere etorri behar dute Donostiara. 2005eko Abuztuaren 9an egon ziren azken aldiz eta badirudi, 2010eko Irailaren 26ean bisitatuko gaituztela. Talde haundia dela edonork esan dezake, beraien ibilbideak horrela baieztatzen duelako. Eta poztekoa da gurera berriz ere etortzea.  Baina hausnarketa bat ere inplikatu dezake haien bisita honek gaur egungo krisis testuinguruan. Zenbat ekitaldi musikal egin daitezke megakontzertu bakar honek suposatuko duen gastu publikoarekin? Eta nolatan ezabatu daitezke Gaztemaniak bezalako kalitate eta aniztasuna jasotzen dituzten ekimenak eta U2 bezelako ekitaldi erraldoien aldeko apostua aldi berean egin? Administrazio Publikoen “apostu kulturalak” berizendatu beharko lirateke “apostu komertzialak”  izendapean. Etorkizuneko eredu kulturalak behar duen eztabaida eta hausnarketa egin dezagun. Bitartean, U2taz gozatu!

Nov 16, 2009
INK

Pixies @ San Miguel Primavera Sound

This is the last sweet news this week: Pixies will play in Barcelona in May of 2010. I won’t say much about one of the most important alternative rock band on the planet because all we can say is already said. The event website is this. Take a look and prepare the trip to BCN carefully because it’s gonna be one of the greatest event of the year. Enjoy the video!

Nov 14, 2009
INK

The Pains of Being Pure at Heart @ Santana 27

New York City hiritik datorren laukote honek, Bilbo bisitatuko du datorren Azaroaren 20ean. Zehazki, Bolueta auzoan dagoen Santana 27 aretoan joko dute. Pop estiloa modu borobilean jorratzen du talde estatubatuar honek eta naiz eta soilik 2 urteko ibilbidea eduki, zeresan asko ematen ari den taldea da. Oraingo honetan Heineken garagardo markaren eskutik datoz gurera eta aukera ezinhobea da pop talde “pure” bat ikusteko. See you there!

Oct 29, 2009
INK

Vetusta Morla lo hace bien bien…

La verdad es que me han sorprendido esta noche en Victoria Eugenia. Esperaba algo más usual. Estos madrileños han tocado nuestros corazoncitos a base de melodías poprockeras y una puesta en escena (destacable la iluminacion) increible. Ritmo, sonido perfecto y comunicación continua con el público de forma que la cosa ha acabado en una especie de éxtasis grupal donde tod@s aplaudian y canturreaban de pie desafiando a l@s azafat@s, al son de sus temas más sonados. Mención especial al singer, un líder nato. Enorme como canta y se mueve el tío…

Oct 25, 2009
INK

Anari @ Gazteszena

Igande atsalde luze hauek entretenigarri bihurtzeko modu egokia izan daiteke etxean dugun kantautore berezienetako bati buruz hitzegitea. Azkoitiar honek Irla Izan izena duen bostgarren diska atera berri du. Harriak kanta entzun dezakezue bere myspace gunean. Eta datorren Urriaren 29an prentsaurrekoan aurkeztuko du Egiako Le Bukowski musika klubean. Honetaz gain Donostiako Gazteszena aretoan emango du lehen kontzertua azaroaren 5ean. Sarrerak hemen dituzue salgai.

Hona hemen Anariri buruz ETBk 2006 urtean egindako erreportaia bat:

Oct 23, 2009
INK

Crystal Fighters @ Bilboloop 09

Crystal Fighters! Euskal folklore eta zeinuak oinarritzat harturik (Nafarrokoak dituzte arbasoak haietako batzuek), Londreseko boskote honek folktronik deituriko estiloa jorratzen dute. Dantzarako soinuak sortzen dituzte eta mundu mailan askoren ahotan daude gaur egun. Bilboko Kafe Antzokian egongo dira gaur Bilboloop 09 jaialdiko egitarauean. Ikus bideoan nola integratzen dituzten era bikainean txalaparta eta elektronika:

Tuit

MIXCLOUD